Euskal Herriko benetako garagardoa

Gure lehenbiziko helburua lurraldearen biziaraztea da, hemengo aktore ezberdinekin harreman azkar eta iraunkorrak sortuz.

Abarratia garagardoa edatea, zirkuitu laburren aldeko desmartxa batean sartzea da.

Gure garagardoaren kalitatea nagusiki osagaien hautuari eta produkzio teknikeri esker lortzen dugu.

Horregatik gure garagardogile adituak zuentzat Euskal Herriko leku ezberdinetako zereala eta malta selekzio bat egin du. Nafarroako San Adrian herrian hazitako gari eta malta ezberdinekin eta Azpeitia-ko (Gipuzkoa) lupulu mota ezberdinekin ekoizten ditugu gure garagardoak. Urrunago joateko, Iparraldean oraindik gutti presente diren hazkurrigintzako adar haien sorkuntzan parte hartu nahi genuke.

Azkenik, Uhaldegaraia iturriko uraren garbitasunak Abarratia garagardoaren kalitatearen azken elementua osatzen du.

Garagardo engaiatuak eta arduratsuak

Energiaren kudeaketa

Garagardo ekoizpenak energia anitz galdegiten duenez, fabrikaren gainean eguzki panelak ezartzea hautatu dugu. Horri esker, gure garagardoak energia-autonomia osoan ekoizten ditugu. Energia kantitate handiak aurrezten ditugu, usaian gasa edo elektrizitatearekin hornituak.

Hondarkinen kudeaketa

Bihur enpresarekin elkarlanean ari gira gure hondarkinei bizi berri bat emateko. Bihur, hazkurri industriako ko-produktuak berritz balorizatzen dituen lekuko enpresa bat da. Horri esker gure garagardotik ateratzen den hondarkina berritz erabilia da irina egiteko. Beste hondarkin guzien bereizketa egiten dugu ere bai.

Uraren kudeaketa

Gure ur kontsumoa murrizteko, garagardo egite prozesuan erabiltzen dugun ura berritz erabiltzen dugu bigarren mailako eginkizun batzuentzat, garbiketarentzat edo nahasketa berri batentzat adibidez.

Zirkuito laburrak sustatu

Ingurumenarekiko inpaktua murrizteko ere bai, lekuko partaideak hautatzen ditugu izan hornitzaileak edo saltzaileak..

Aluminiozko lataren hautua

Garagardoak aluminiozko latatan saltzea soilik hautatu dugu. ADEME-aren arabera aluminiozko boteila baten produkzioak berinarenak baino 2,5 aldiz CO2 guttio erabiltzen du. Gainera, nahi bezainbat aldiz berziklatzen ahal den hondarkina da.

Plastika hondarkinarik ez

Gure asmoa plastika hondarkinik ez sortzea da. Presioko garagardoak herdoilgaitz barriketan egiten dira, behin bakarrik erabiltzen ahal diren plastikazkoak saihesteko. Garagardo latak Euskal Herrian (Gipuzkoa eta Lapurdi) produzituak diren kartoietan pakeatzen ditugu.