Euskal Garagardo Autonomoa
gure biskotxak ekoarduradunak
Euskal
Garagardo
Autonomoa
Abarratia, Euskal Herriko garagardo autonomo eta engaiatua da. Uhaldegaraia iturriko urarekin, Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarriekin ekoizten dugu Aiherran. Abarratia gure herriaren garagardo arduratsua eta eredugarria da.
Beraz nortasun handiko garagardoak proposatzen dizuegu uraren, osagaien, energiaren eta hondarkinen kudeaketa ingurumenari buruzko desmartxa arduratsu batean eginez.
Garagardotegia
Gure lurraren eta bere jakintzen baloritzatzeko gogoarekin sortu da Abarratia, 2023-ko hastapenean.
Aiherrako Abarratia mendiaren behealdean kokatua, gure garagardotegi berriak kalitatezko produktu artisauak proposatzeko gogoa du, Euskal Herriko osagaiekin. Gure fabrika berriak eta bere puntako tresneriak produkzio prozesuaren segurtasuna eta kalitatezko garagardo bat ahalbidetzen dute.